Novedades

DOLAREA****-k sukaldariburu berria du

  • 3 febrero, 2017

Héctor Cabello Lermak Dolareako sukaldea hartu du hemengoa den produktuarekin plater abangoardistak prestatzeko

Héctor Cabello Lerma munduan zeharreko sukalde ugari igaro ditu eta sukaldaritza-sistema fin eta dotoreenez hornitu da, baita handienen jakituriaz busti Dolarean agintea hartu arte.

Sukaldariburu berriaren estiloa merkatuko produktuaren sukaldaritzan oinarritzen da, sistema fin eta dotoreak erabiliz. Bere kutsua nabaria izango da etapa berri honi hasiera emango dion kartan. Goierriko DNA eta Dolareako filosofia diren kalitate eta bikaintasunaren ezaugarriak mantendu egingo dira.

Produktu mota askotarikoak aurkitu ahal izango ditugu bere errezetetan, nagusitasuna emanez km0-ko produktuei, era honetan Goierriko kultura, gastronomia eta ekonomia sustatzeko. Gainera, bere valentziatar jatorria eta nazioarteko esperientzia nabarmen egongo da plater bakoitzean.

Zalantzarik gabe Dolarea**** gauza askok egiten dute berezi, kokaleku historikotik bere eraikinaren bitxitasunera. Berrikuntza bezala, Héctor Cabellok D´GUSTA aurkezten digu, eskaintza gastronomiko berri honen isla izango den marka. Bikaintasuna, produktua, merkatua, aniztasuna eta dinamismoa dira proposamen berri honen ezaugarri nagusiak.

 

MUNDUKO JATETXEETAN ZEHAR

Héctor Cabello Lerma munduan zeharreko sukalde ugari igaro ditu eta sukaldaritza-sistema fin eta dotoreenez hornitu da, baita handienen jakituriaz busti Dolarean agintea hartu arte.

Frantzian hasi zuen bere ibilbide profesionala, 2000.urtean, Alain Ducasse chef ezagunaren agindupean. Bost urtez ezagutza eta teknika ugari bereganatu zituen Monako, Monte-Carlo eta Paris hirietan banatutako ospe handiko establezimendu desberdinetan. Bere uste osokoak ziren sukaldari-buru desberdinekin lan egin eta haietaz ikasi du, tartean Sylvain Etievain, Pascal Bardet, Patrick Ogehard eta Jacko Van Eiken, zeintzuk Michelin Gidak saritutako establezimendu desberdinak zuzentzen zituzten.

Etapa hori eta gero, René eta Jean François Bérard-ekin L’Hostellerie Bérard-en lan egiten, jatetxe gastronomikoa bezala lehenengo Michelin Izarra lortu ahal izan zuten.

Galiatik Erresuma Batura lekualdatu zen, kultura gastronomiko ezberdinez ikasi ahal izateko. Herrialde honetan Morgan M jatetxean trebatu zen, baita Michelin Gidak saritua. Esperientzia hau eta gero, Absolut Taste-n zuen ibilbidea jarraitu zuen, Mclaren katering-en, Formula 1-eko taldeko enpresa ezagunean.

Urteak igaro ziren eta etxera itzultzea erabaki zuen bere ibilbide profesionala hemen jarraitzeko. Hotel Luz-eko Aqua jatetxean sartu zen, Pedros Salas-ekin. Repsol Gida-ko Sol batekin saritutako jatetxea. Eta bertatik, Euskal Herrira, bere kultura eta gastronomia ezagutzeko, beti bezala jarraituaz savoir-faire sukaldaritza norabidea aberatsa. Mirador de Ulia-ko jatetxean lan egiteko aukera izan zuen, Rubén Trincadoren agindupean, baita Michelin Gidak saritua.

Iban Mate eta Dolareako Zuzendaritza Taldeak, konfiantza osoa jartzen dute Héctor Cabellorengan honek proiektu berri hau burutzeko. Ildo berri honek, bezeroak kalitate eta bikaintasunarekin saritu nahi ditu. Dolarea**** zigiluko marka batean bihurtuko da, profesional onak izango dituen eta bizirik dagoen proiektu honekin.