Novedades

DOÑULARE GOIERRIKO DOÑUA DOLAREAN

  • 27 marzo, 2017

Ostirala, martxoak 31n, DOÑULARE edizio berri batekin gatorkizue, Low Riders taldearen eskutik

Zuzeneko kontzertu berri bat ekartzen dizuegu, Doñulare ekitaldiaren bigarren edizio batean. 20:30etan hasiera emango diogu  zuzeneko kontzertu bati, Low Riders bandaren eskutik. Txekoslovakian jatorria duen talde hau, kutsu akustikoekin country eta rock bitartean mugituko da, entzuleak bere kapital Bascoviara eramanez.

Era honetan, zuzeneko kontzertu batez gozatu ahal izango duzue gure kafetegi bereziko gastronomia dastatzen duzuen bitartean.

LOW RIDERS

Taberna txikietan jotzen hasi ziren, bertsio desberdinak aurkeztuz eta nazioarteko jendea emozionatuz (Urola Kosta, Javea, Brno, Berlin, Bratislava, Nitra, Praga, etabar). Orain, Low Riders taldeak aurkezten digu bere abesti propioez ere betetako album bat (tradizioa betiere alde batera utzi gabe) eta, era honetan, Bascovia kapitaleko gune berezi eta ezkutukoenetara eramateko.

 

GOIERRIKO DOÑUA DOLAREAN

Gure aurreko edizioa galdu bazenute, ondorengo bideoari begirada bat bota diezaiokezue:

Gainera, gure aurreko edizioaren posta irakurri dezakezue informazio gehiago izan dezazuen.

Laster, ekitaldiaren inguruko informazio gehiago zabaltzen joango gara. Jarrai gaitzazue Facebook, Twitter edota Instagram kontuetan, inongo xehetasunik galdu ez dezazuen.

OSTIRALEAN 20.30etan gure kafetegian! ZUEN ZAIN EGONGO GARA!