Novedades

Ekitaldi Gastronomikoa Dolarean: Kopa Mexiko-Euskadi

  • 30 mayo, 2018

Esperientzia gastronomiko berria: Mexiko-Euskadi

Datorren igandea, ekainak 10, Mexiko-Euskadi Koparen 3. Jornada Gastronomikoa iritxiko da Beasainera

Dolarea Jatetxea janari mexikarrarekin bateratuz proposatutako esperientzia gastronomikoa izango da. Celaya-ko Unibertsitateko Gastronomia eta Turismo Eskola eta César Sánchez-en elkarlanarekin, mexikar gastronomiaren zaporeak ekarriko dituzte honela Euskal Herrira, Dolareara kasu honetan, beste zenbait jatetxeen artean:

EKAINAK 6 – Bereziartua Sagardotegia
EKAINAK 7 – Txoko Getaria Jatetxea
EKAINAK 8 – Zazpi Jatetxea
EKAINAK 10 – Dolarea Jatetxea
EKAINAK 12 – «Creando cocina» programa
EKAINAK 14 – «A mesa puesta» programa
EKAINAK 15 – L’Impertinent Jatetxea
EKAINAK 16 – Patxikuenea Jatetxea
EKAINAK 17 – Hendayako Klub Nautikoa

Ekitaldia, mexikar show cooking batek emango dio hasiera, zuzeneko sukaldaritza, 12:00etatik 13:30etara, «bolitas de gobernador» eta «talo de pastor» pintxoekin.

Ondoren, nahi duenarentzat, eskuragai egongo da ondorengo MENU mexikarra, zeinek aurretiko erreserba beharrezkoa izango duen.

Ez geratu experientzia gastronomiko hau dastatu gabe eta erreserba egin info@dolareahotela.com helbidera idatziz edo ondorengo telefono zenbakira deituaz 943 88 98 88.