Novedades

Eskatu zure Gourmet Bag-a eta lagun gaitzazu elikagaien xahutzea ekiditen

  • 4 octubre, 2019

Dolarean, jankide baten mahaien xahutzen den elikagaien kopuru kantitatea zein izatera iritsi daitekeen ezagutzen dugu eta hortaz, honek ingurugiroan dakarren inpaktua zein den. Hori dela eta, Gourmet Bag ekimenera gehitu gara, Ingurugiro Zuzendaritzak bultzatua, Gipuzkoako Ostalaritza Elkarte eta Impact Hub Donostiaren laguntzarekin.

Gaurtik aurrera, Jatetxe nahiz Kafetegian, GOURMET BAG ontzia eskuragai izango duzue. Hau, birziklatutako paperarekin sortutako ontzi ekologikoa da, mikrouhinean sartu daitekeena eta oso erosoa soberan geratutako janaria etxera eraman ahal izateko. Tuper hauek konpostagarriak dira eta biodegradagarriak guztiz, edukiontzi marroiean botatzera ahalbideratuz.

Gourmet Bag

Kalkuluek diotenez, mundu guztian gizakien kontsumorako zuzendutako elikagaien heren bat xahutzen da, kostu ekonomiko eta ingurumenarekiko honek dakarrenarekin. Pasa den ekainak 11ean ospatutako Elikagaien Xahutzearen inguruko jardunaldien lehenengo edizioan aipatu zen, Gipuzkoan, 123.000 tona elikagai xahutzen direla urte batean.

Egoera hau hobetu dadin, Dolareatik ahalegin guztiak egin nahi ditugu ekimen hau bultzatuz. Orain, zuen laguntza eskatu nahi dizuegu.

Eskatu iezaguzu Gourmet Bag ontzi bat eta eraman itzazu etxera soberan geratutako elikagaiak!