Novedades

GASTROLARE MARATOI SOLIDARIOA 2019

  • 4 febrero, 2019

Gastrolare Maratoi Solidarioa datorren ostirala, otsailak 15

Lehenengo aldiz ekintza hau 2016ko abenduan eraman zen aurrera. Aurten, Gastrolare Maratoi Solidarioaren hirugarren edizioarekin gatoz, datorren ostiralean, otsailak 15ean ospatuko dena, helburu izanik, Aspace eta garun paralisia duten pertsonei babesa ematea.

Arratsaldeko 19:00etan emango diogu hasiera ekitaldiari Gastrolare saio batekin Dolarea Kafetegian. 4,00€-ren truke eskuragai egongo dira pintxo aukera pare bat, kalitate handiko ardo desberdinek lagunduaz.

Ondoren, 20:30-etan, Jatetxea irekiko dugu Koktel Menu bat eskaintzeko 25,00€-ren truke. Menu honek, hotzak eta beroak diren pintxo anitzak izango ditu, baita postre eta edaria ere. Hau dastatu ahal izateko beharrezkoa izango da aurretiko erreserba egitea. Deitu iezaiguzu eta egin erreserba ondorengo telefonoan: 943 88 98 88.

 

Koktel menua

*

PINTXO HOTZAK

Txangurru freskoaren txalupa, otarrainxka eta ahuakate eta bere koralaren mahonesa emultsioarekin

Foie micuit-a fruitu lehorren ogi tostaren gainean eta irasagarrondo chutneya

Bakailaoaren konoa

*

PINTXO BEROAK

Txoko-kroketak bere tintarekin

Itsaski kaldereta

Masailen arroz melenga perretxikoekin

*

POSTREA

Askotariko gozoak

*

PREZIOA: 25,00€ pertsonako. Edaria barne.

 

Parte hartu GASTROLARE SOLIDARIO 2019 ekintzan eta ahalik eta gehien lortu dezagun Aspace elkartera bideratzeko, garun paralisua duten pertsonei babesa emateko. 

 

Gainera, beste era batera ere lagun gaitzakezu. Abenduak erdialdetik Dolarea Kafetegian salmenta puntu bat zabaldu dugu. Bertan, Aspace elkarteko partaideek eskuz egindako objektu desberdinak daude eskuragai. Horietako bat erosiz, irabazien 100%a elkarteari bideratuko diogu.

 

 

 

Lagun gaitzazu kanpaina zabaltzen: https://goo.gl/hb85Z9

 

Gogoratu, koktel menurako erreserba egiteko deitu 943 88 98 88 telefono zenbakira edo bidali email bat info@dolareahotela.com helbidera