Novedades

Goierriko Doñua Dolarean

  • 20 febrero, 2017

Historian zehar izandako rock klasikoenen musikaz gozatzeko aukera eskaintzen dizuegu, ostiral honetan, inguru berezi eta giroarekin bat egiten duen gastronomia eskaintza zehatz batekin

Otsailaren 24ean, ostiralaLemon Twist taldearen eskutik, gure kafetegian ospatuko den kontzertu batera gonbidatzen zaituztegu. Honetan, guztiok ezagutzen ditugun abesti horiek entzun ahal izango dituzue, historian zehar hain klasikoak izan diren eta oraindik ere diren The Beatles, Police, Eric Clapton, The Rolling Stones eta beste hainbat. Zuzeneko musika honetaz gozatzeko aukera hau ezin duzue galdu, ekitaldirako egokitutako dekorazio eta inguru batean.

Horrez gain, tolarearen babespean, gure sukaldariburu berriak prestatutako hanburguesa berezi batez gozatzeko aukera izango duzue, ekitaldi honetarako bereziki prestatua. Beste zenbait ezusteko ere prestatuko ditugu.

OSTIRAL HONETAN, 19:30etan, gure KAFETEGIAN!  Animatu eta azaldu!