Novedades

San Juan gaueko parrillada Dolarean

  • 21 junio, 2019

Beste urte batez, San Juan su eguna iritsi zaigu, urteko egun luzeena eta gaueko gau motzenarekin. Igande honetan, ekainak 23, egun hau ospatzeko hainbat ekitaldi izango ditugu Igartza Monumentu Multzoan bertan.

Beroketekin hasteko, arratsaldeko 19:00etatik aurrera, eskuragai egongo da Dolareako terrazan parrillada bat, 4,00€-ren truke, burruntzi-pintxoa bere ardoarekin. Baita, eramateko hainbat ogitarteko ere prest izango ditugu. Guztia prest, 19:30etan makalaren igoerari hasiera eman aurretik, jarraian San Juanetako Soka-dantzarekin jarraitzeko.

 

Ospakizunarekin jarraitzeko afaltzeko aukera desberdinak eskaintzen ditugu Dolarean, Kafetegiko Karta alde batetik, orain eskaintza berriekin, eta Jatetxeko eskaintza gastronomikoa bestetik. Aurretiko erreserbak 943 88 98 88 telefonoan.

Gauari amaiera edota hasiera emateko, San Juan sua Barrendain plazan egongo da ikusgai.

Animatu eta azaldu!