Novedades

LETTERING IKASTAROA

  • 11 abril, 2017

Apirilaren 28an, lettering ikastaro batean parte-hartzeko aukera eskaintzen dizuegu

Sarak, edo La Niña Bonita,  diseinu eta sorkuntza formazioan lan egiten du. Honela, datorren apirilak 28an Dolareara etorriko da lettering ikastaro bat ematera. Bertan, letteringa edo hitzak marrazteko artea erakutsiz. Hasteko, ikastaroan, errotulagailu eta pintzel mota oso desberdinak erabiliz, hitzak marrazten ikasiko duzue. Gainera, tinta ezberdinekin probak egin ahal izango dituzue eta baita hizkiei amaiera desberdinak eman ere. Horrez gain, Letteringaren arauak ezagutu ahal izango dituzte, baita hauek hautsi ahal izateko ere. Ikastaroaren edukiari buruzko informazio gehiago hemen.

Datorren apirilaren 28an, gutxi gorabehera hiru orduko iraupena  duen ikastaro honetan parte hartu dezakezue. Honi, 17:00etan emango zaio hasiera eta askaria barne izango du. Dolareako terrazan eskainiko da, Igartza Jauregira begira (eguraldi ona eginez gero). Kasua hori izango ez balitz, gure kafetegiko Tolarean antolatuko genuke.

Kartelean adierazita dagoen bezala, ikastaroan izena emateko harremanertan jarri ondorengo emailean: info@laninabonita.org.

Diseinua, eskulanak, DIY edota soilik arratsalde on bat pasa nahi izanez gero, ikastaro honetan parte hartzera gonbidatzen zaitugu.

Zuen zain egongo gara!