Novedades

NON STOP SUKALDE ZERBITZUA DOLAREAN

  • 27 mayo, 2019

9:00etatik 23:00k arte, ixten ez den sukalde zerbitzua eskaintzen dugu 

Sukalde ordutegia zabaltzen dugu goizeko 9etatik 23:00k bitartean, Kafetegiko Karta zabalaren eskaintzarekin, ohiko ordutegietatik kanpo.

Lanetik beranduegi ateratzen zarelako edota beste edozein arrazoirengatik lehenago bazkaldu ezin baduzu, adibidez, eta sukalde ireki bat topatzeko arazoak badituzu, Dolarean konponbide bat dugu zuretzat! Arratsaldeko 15:30etatik aurrera Kafetegiko Karta izango duzu eskuragai.

Dagoeneko non stop sukalde zerbitzua martxan dugu. Astelehenetik ostiralera, 15:30etatik aurrera Kafetegiko Karta izango duzu eskuragai. 15:30ak arte, beti bezala Eguneko Menua eta Ogitarteko eskaintzak egongo dira. Kafetegiko Kartan, partekatzeko platerak, tostak, ogitartekoak, hanburgesak, entsaladak, plater nagusiak nahiz postreak egongo dira.  Aipatu gainera, Kafetegiko Karta aldatzen gabiltzala eta berehala, eskaintza berritua ikusi ahal izango duzula!

Larunbat eta igandeetan bestalde, Kafetegiko Karta izango duzu eskuragai ohiko ordutegietatik kanpo ere.

Laster berrikuntza gehiago!