Novedades

Lehenengo DOÑULARE edizioa

  • 2 marzo, 2017

Aurreko ostiralean gure lehenengo DOÑULAREA ospatu genuen. Rock klasikoenak jo ziren kontzertu batekin, ingurune berezi eta gastronomia egokitu batekin

Doñulare Goierriko Doñua Dolarean aurreko ostiralean, otsailak 24, ospatu genuen ekitaldia izan zen. Gure lehenengo edizioan, Lemon Twisten kontzertu batekin bertaratzen zen jendeak ondo pasa zezan genuen helburu. Bikote musikal honek giro aparteko bat lortzen joan zen publikoaren parte-hartzea sustatuz. Guztia, historian zehar hain klasikoak izan diren eta mundu guztiak ezagutzen dituen abestiekin.

Kontzertuari 19:30etan eman zitzaion hasiera, hain ezagunak diren David Bowie, The Rolling Stones, The Beatles, The Police, John Lennon etabar abeslari eta taldeak bezala. Bitartean, jendeak artisau-garagardo rock-ero berezi batzuez gozatu zuten, ekitaldirako bereziki aukeratua. Horrez gain, txipiroi tintaz egindako biniloak atera ziren jendearen kontsumorako. Azkenik, “hanburgesa rock and roll” berezi bat prestatu zen, jendeak bertan afaltzeko aukera izan zedin, ohiko kafetegiko kartaz aparte.

Ondoren, ekitaldiaz gozatu ezin izan zenutenentzat argazki batzuk dituzue ikusgai:

DOÑULAREko bigarren edizioa laster iristea espero dugu!